XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Basaburuko herri batzuetan Arraratsen, Igoan etab, zuriri dagozkion formak hauek dira: dizot, dizo, -u ahoskatzeko era irekiarengatik, -o-ri hurbiltzen zaiona. Gainerako eremuan, ordea, dizut eta dizu formak ditugu.

Hika-n mintzatzea

Jakina denez, bada euskaraz mintzatzeko modu bat, erregistro bat arrunta dena, zuka deitutakoa. Erregistro hau erabiltzen da errespetuzko egoeretan, nagusiekin mintzatzeko, esaterako Iruñean paperak egiteko administrazioan, erregistro hau erabiliko genuke.

Bada, ordea, beste erregistro bat, hika deitzen dena, hiketan hitz egitea edo aditz alokutiboekin. Bigarren modu honetan, hitz egiterakoan aditz modu ezberdinak erabiltzen dira entzuten digunaren sexuaren arabera: horrela, gizonei modu batean zuzenduko gatzaizkio, eta emakumeei beste moduz.

Ezaugarri hauez gain, badira beste ezaugarri batzuk hika erabiltzeko, baina horiek ez ditugu hemen erabiliko, aldiz, esango dugu non erabiltzen den indar handiagoz eta noren artean.

Orokorrean, etxean mintzatzen zaie ume txikiei zuketan, baina hazitzen doazen heinean, edo gaixtakeriren bat egitean, hiketan egiten diegu. Umeek gurasoei beti zuketan egingo diote, gaizki ikusia dago umeek gurasoei hiketan egitea, errespetu falta handia dela uste izaten da. Anaien artean, konfidantza dagoenean eta adin beretsukoak direnean, hika erabiltzen da, baina batzuetan urte diferentzia handia dagoenean, zuka da nagusi.

Orokorrean azpimarratu behar da hika erregistroa askoz ere erabilera handiagoa izan duela emakumeen artean, gizonezkoen artean baino. Arrazoia ospea izan da, ondoren azalduko duguna, erregistro hau zakarra kontsideratzen da, ez da fina eta, hartaz, ez da egokia emakumeen artean erabiltzeko.

Gainera, gaizki ikusia dago senar-emazteen artean hiketan egitea, orokorrean elkar ezagutu bazuten gazte zirenean herrian eta orduan hiketan egiten bazuten, behin ezkonduz gero, zuka-ra pasatu dira, errespetu handiagoko erregistrora.